Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskontu iz deskontatzea; deskontatzen den kopurua.

Ostatuan bertan ondo hartu naute, baita deskontua egin ere logelaren prezioan...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.

Kalitatezko zerbitzua jasotzen ez denean bezeroek duten eskubidea delako, hurrengo fakturan deskontuak egingo dituztela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Ertzainei egiten zaien deskontu ederraz baliatuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.

Potreta erakusleihoan paratzen utziz gero, deskontua izateko aukera duzue.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

-Ez dago deskonturik! -esan dit oso modu zakarrean, ia pikutara bidaliz-.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 142. orr.

-Deskontu bereziak soilik gizarte-laguntza jasotzen dutenentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Erretxina akastun baten fakturaren gaineko deskontu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Tasen murriztea, deskontuaren maila edota finantza-ekarpenen zenbatekoa herrialde zordunarekiko adostasunez erabakitzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Deskontu handiak eskaintzera behartuta daude enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Jaurlaritzak 10,5 milioi gehitu dizkio Kupoaren deskontuari.  Berria - Ekonomia   2004-12-31

Aurrekontuak 862.363 milioi eurokoak izatean adostu ziren, hau da, BPG Barne Produktu Gordinaren %1,045 Erresuma Batuak 10.500 milioi eurotan murriztu behar izan zuen deskontu britainiarra, nekazaritzako ditu laguntzak berriz aztertzearen truke.  Berria - Mundua   2006-01-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskontu bat (3); deskontu britainiarra (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus