Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deskontsolatu, deskontsola, deskontsolatzen 1 da/du ad nahigabetu, atsekabetu.
A Brasileira kafetxearen jabeak, heteronimoen abantailarik ez zuenak, deskontsolatuta, luze itxita izan zuen kafetegia gertaera lazgarri haren ondorioz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 102. orr.
Erotuta eta deskontsolaturik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 85. orr.
Maisua gurutzean hil eta izuaren izuz sakabanaturiko Emausko dizipuluak bezala ikusten ditu Ortega-k "ko desastreak" deskontsolaturiko intelektual espainolak, Quixoteren inguruan euren negarren eukaristia ospatzen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 150. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Alargun deskontsolatuaren papera hartu eta barrez lehertzen hasi da Hector. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 33. orr.