Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizkuntza etengabe ari da interpretatzen edo deskonposatzen iristen zaizkion banakoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 210. orr.
Izpi hori zazpi koloreetan deskonposatzen da, eta azken-azkenean, erne egonez gero, diz-diz berde bat agertzen da. «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.
Errealitatetik hautematen duena deskonposatu eta gero bestela berrosatu: hara nola eraikitzen duen margolariak, poetak zein zientzialariak bere unibertso-ikuspegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.
Cavalierik bezala, lerro andana batean deskonposatu zuen Hassanek larruaren azalera! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.
Oxigenoa ezinbestekoa da elikagaiak kimikoki deskonposatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.
Molekula horiek badute gai bat, errodopsina, argi-quantumak zurgatu eta erreakzio kimikoz beste bi substantziatan deskonposatzen dena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Konpostajea da zaborretako osagai organikoak oxigenoaren bidez deskonposatzeko prozesua. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Fosfatoa deskonposatu eta karbonozko geruza trinko eta iragaztezina sortzen da, plastikoa oxidazioaren aurrean babestuko duena. Berria - Gaiak 2006-03-10
Amiantoa 800°C-ra deskonposatzen bada, hodibihurrak ere deskonposatu beharko luke. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.
Zenbat eta fluxu hori handiagoa izan, orduan eta erretinako zelula gehiagori eragiten die, errodopsina deskonposatzeko erreakzio gehiago gertatzen dira, eta nerbio-seinalea indartsuagoa izaten da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 24. orr.
Zenbakiak faktore lehenetan deskonposatzen eta zati 2, zati 3, etab. egiteko irizpideak ikasi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.
Zenbaki bakoitza nahitaez deskonposatzen da faktore lehenetan; faktore horien kopurua finitua da, eta zenbakia haien biderkadura da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.
Gauza jakina da Gaussez geroztik era bakarrean deskonposa daitezkeela zenbaki oso guztiak, zenbaki lehenen biderkadura mugagabe gisa, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 423. orr.
Labirinto moduko bat paratu dute zenbait oihal zeharrargi erabiliz, eta haietariko batean proiektatuko da ispilu zatiek argi deskonposatuarekin marrazten duten paisaia. Berria - Kultura 2004-11-18
deskonposatu eta (3); deskonposatzen da (3)