Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskonektatu, deskonekta, deskonektatzen 1 du ad zirkuitu edo makina batera doan korronte elektrikoa eten.

Zenbaitetan deitu nion, baina operadoreak telefonoa deskonektatua zegoela esan zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 117. orr.

Raimundo Silvak egoera imajinatzen du, emakumea neskamea izango da, noski, telefonoa orain dagoen hartunetik deskonektatzen du, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Hirugarrenean huts eginez gero, ordenagailua berez deskonektatuko zen eta berritik hasi beharra izanen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Kilkerra atera du gero poltsikotik eta pantailak telefono sarerik ez daukala erakutsi dionean, deskonektatu egin du, bateriarik ez dezan alferrik gal.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 93. orr.

2 irud/hed

Israel Gazatik «deskonektatzeko» Sharonen plana sustatu du Bushek .  Berria - Mundua   2004-04-15

A-68an sartu direnean deskonektatzen saiatu da Lola.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Elikagaia egun deslokalizatua dago, hots, tradizioz zegozkion sorterri, lantze tradizional eta gorabehera klimatikoetatik deserrotua, deskonektatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

Apur bat deskonektatuta egon gara gaiarekin, lehertu den arte.  Berria - Kirola   2004-04-16

Gaztetxo horiek errealitatetik deskonektaturik daude erabat.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Horregatik, gauean, kosta egiten zaigu egunerokotik deskonektatzea eta atseden hartzea.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Aktualitateaz deskonektatu nahi ez zuen adimen zorrotzak bizi zuen Martin, eta horrek, ni, asko poztu ninduen.  Berria - Kultura   2004-11-11

3 (era burutua izenondo gisa)

ez naiz ariko partikulen etengabeko behatze edo begieste iraunkorraren ezinkizunaz, identitatearen eta jarraikitasunaren galeraz; nola den behatze hori gertakari etenak, deskonektatuak edo loturagabeak zeratzea eta... ixo, ixo, aski da eta gehiegi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskonektatzeko plana (5); gazatik deskonektatzeko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus