Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskolonizazio 1 iz deskolonizatzea.

Deskolonizazioa bururatzea, hori da egin beharrekoa.  Berria - Harian   2005-04-21

Deskolonizazioaren amaieran sorturiko itxaropenak ezeztatuz, herrialde aberatsen eta herrialde pobreen arteko errenta-aldeak ez dira azken berrogei urteotan murriztu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 136. orr.

Deskolonizazioa «oso gaizki» kudeatu zela eta horrek Afrikan eragin zuzena izan duela.  Berria - Kultura   2004-11-13

Merezi du erakunde horiek deskolonizazioaren garai berean sortu zirela gogoratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Eskualde periferikoen lehen industrializazio-saioak deskolonizazioaren ondorengoak dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Fronte Polisarioak Mendebaldeko Sahara deskolonizatzeko konpromisoa betetzeko eskatu dio Nazio Batuen Erakundeari.  Berria - Mundua   2006-04-26

2 (hitz elkartuetan)

«Deskolonizazio arazo bat» dago gaur egun Saharan, Irizarren aburuz.  Berria - Kultura   2006-04-20

Bigarren Mundu Gerra osteko deskolonizazio prozesuaren ondoren, [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.

Deskolonizazio garaiaren ondoren argi ikus daiteke Islamak izugarrizko indarra duela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Nazio Batuen deskolonizazio komiteak egoera aztertu aurretik, britainiarrek garapen instituzionalerako instrumentuak eta autonomia handiagoa eman zizkioten Gibraltarri.  Berria - Mundua   2004-08-05

Deskolonizazio-filosofia eta zurriburri postmodernoaren anatematik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 197. orr.

Deskolonizazio Konferentzia.  Berria - Mundua   2006-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskolonizazio prozesua (5); deskolonizazio prozesuaren (3); eta deskolonizazio (3); mendebaldeko sahararen deskolonizazio (3); sahararen deskolonizazio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus