Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deskolonizatu, deskoloniza, deskolonizatzen du ad herrialde batek kolonia gisa daukan lurralde bati askatasun politikoa eman.
Nik benetan pentsatzen dudana da, Taiwan deskolonizatu egin behar dela oraindik, eta hasi egin beharko dugula hitz egiten zer nahi duen benetan Taiwango jendeak berak. Berria - Kultura 2006-02-08
Gibraltarrek deskolonizatu beharreko herrialdeen zerrendan jarraitzea nahi du, azken finean, eta Madrilek zein Londresek izatea azken hitza. Berria - Mundua 2006-03-18
Herrien autodeterminazioa lortzeko eta Afrikan deskolonizatzeko, zuen borrokaren baitan sendotzen da gure elkartasuna. Berria - Mundua 2004-08-11