Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Entzuleak bere ezagutza sintaktikoa, morfologikoa, lexikoa abian jartzen ditu seinalea deskodetzeko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.
Irakiarren mezuak harrapatu eta deskodetzeko, eta baita gure borrokalariei jarraibideak Morsez bidaltzeko ere. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.
Antza, bere zerebro txikiak ez daki iritsi zaion azken mezua deskodetzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 25. orr.
Halaber, ongi entzunda ere, ez da gai izango hotsak deskodetzeko eta behar bezala mezua ulertzeko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.
Tetraodon nigroviridis espezieko arrain baten genoma deskodetu du Frantziako ikertzaile talde batek, eta horri esker, espezien eboluzioaren inguruko gauza asko jakin dituztela esan dute. Berria - Gaiak 2004-10-21
Esaten zaigu nola, kristautasunaren hasieratik sekretu hori klandestinoki bizirik mantendu den, besteak beste artearen bitartez (deskodetu beharreko arte obren bitartez). Berria - Kultura 2004-06-30
Ruche jauna ziur zen lagunaren gutunak argibide ezkutuak gordeko zituela isilpean, agerian adierazten zuenaz gainera, eta berak beharko zituela, nola esan?, deskodetu: bai, hori zen hitz egokia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.
Ikusmen-aparatuaren eginkizuna ez da, haren iritzian, ez inputak "deskodetzea", ez pertzeptuak "eratzea", informazioa ateratzea baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.
Ala musika "deskodetzen" ikasi ote zuen, eta, norbaitek irakatsirik, halako eta halako forma "artzain" edo "udaberri" girokoak zirela eta araberako irudi batzuk zegozkiela? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.
Ibon Aranberrik, eskultura eta diseinu patroiak deskodetzeko sentsibilitatea erabiliz, kultura ikonoak hobeto ulertzera garamatza, deseraiki behar diren edo aintzat hartu behar ez diren historiaren eraikitzaile gisa. Berria - Kultura 2004-12-18
Ez dut izan begirada haren benetako esanahia oraino dekodetzerik. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 68. orr.
Gainean, mezu dekodetu batek zioen: "Hamburgoko sukurtsalaren defizita 500.000 dolarrekoa, gutxi gorabehera"; Heintzek izenpeturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.
genoma deskodetu (5)