Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deskarrilatu, deskarrila, deskarrilatzen da/du ad errailetik atera.
Behar ez denean gutxiagorekin ere deskarrilatzen du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 167. orr.
Nik horrelako emakume bat banu, horrelako emakume bat, merezi izango likek inork trena geldiaraztea, argiak itzaltzea eta trena deskarrilatzea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.
Alemaniarren konboiak deskarrilatzeko sabotajeak egiten zituen erresistentziak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 67. orr.
Trenak bi eratara sentitzen du ukitzen duen oro: zarata batetik, eztanda, zartadaren erotsa, eta deskarrilatzeko arriskua bestetik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.