Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunaz portuan lan egiten dute, bizkarketan, kargamentuak ontzietara sartuz, ontziak deskargatuz. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 62. orr.
Estibadoreen eta garabizaleen greba mugagabeak bete-betean harrapatu zuen Amenofis II.a ontzia eta han geratu zen [...] deskargatu beharrekoa ezin deskargatu eta ez gora eta ez behera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.
Beste aldeko moilan deskargatzen ari ziren bela-ontzi handi zuria. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.
Ez haut ikusi kamioia deskargatzen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.
Idi orgek deskargatzen dituzte hondartzan burdin mineralaz betetako ontziak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.
Deskargatu eta deskargatu jarraitzen zuten; iraulki orgek beren barazki karga botatzen zuten lurrera, adokin karga bat izan balitz legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Ontziko eskifaia ordura arte harrapatutako arraina kamioira deskargatzen ari zen 04: 30ak inguruan. Berria - Ekonomia 2006-05-09
Arrainak saskietan ezartzen ziren itsasuntzietarik deskargatzerakoan. Herria 2003-01-14
Deustuko kanalean Mike, altzairu-bobinak deskargatu eta Stavangerrera doa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 31. orr.
Balea-koipeaz betetako upelak deskargatzen ari ziren marinel zalapartari batzuk. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
Getarian deskargatu zuten antxoa gehien: 40.000 kilo, euskal ontzien eta besteen artean. Berria - Ekonomia 2006-04-19
Pirita deskargatzen ari ziren garabietan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.
Bi abantaila kausitzen dizkiote Bokaleko lantegiari: Aturri hegi hegian dela, beraz herdoileria zuzenean deskarga daitekeela lantegira. Herria 2001-11-15
Anttonek maletak deskargatu zituen furgonetako atzealdetik eta hirurak sartu ziren aireportura Egun batean, kamioi batetik hilak deskargatu zituzten kanposantuaren ataurrean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.
Lehenik, biriketara bidali behar da odola, han oxigenoz kargatu dadin eta karbono dioxidoa deskargatu dezan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.
Alarma faltsua bidaliko duelako larrialdi zentrora, bateria deskargatuta dagoela esanez. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Errebolberra kargatu eta deskargatu egin zuen, Martari hainbat aldiz ikusi zion keinua imitatuz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.
Pistola deskargatu bitartean, katuari eragin dio nahi gabe. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.
Zergatik ez zenuen arma distira ematen hasi baino lehen deskargatu? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.
Deskargaturik zeuden etsaiaren armak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.
Norenak dira ba gaur goizean Internetetik deskargatu dituzun argazkiak? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 86. orr.
Jatorrizko materiala eskura dezaketelako, musikarientzako prestatutako edizio zainduetan, eta berehala deskargatu ordenagailuan. Berria - Kultura 2004-11-16
Debekatuta egongo da, nolanahi ere, artxiboak deskargatzea, aldez aurretik baimenik izan ezean. Berria - Harian 2005-09-20
Erabiltzaile bakoitzak besteak proposatzen dituen fitxak bere ordenagailura deskargatzen ahal ditu, Interneten bitartez Berria - Harian 2005-12-29
Begirada ikusmira hartan galdu eta lasaitzeko ahaleginak egiten ari zen neska, une batez gutxienez ere tentsioa deskargatu nahian edo. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 88. orr.
-Bere gorrotoa gure kontra deskargatzeko. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 142. orr.
Batek baino gehiagok ukan zuen bere furiaren eta ezintasunaren haren kontra deskargatzeko xedea, baina sobera unatuak ziren ausartzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.
Hau da, salaketak, hausnarketak eta pentsamenduak garatu eta deskargatzeko mundu artifizialak sortzen dituen artista. Berria - Kultura 2004-01-25
Baliteke horiek horrela izatea, eta baliteke, orobat, irakasleon egitekoa gure jakinduria gelan deskargatu eta horrenbestez hor konpon egitea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 144. orr.
Gero, behazuna deskargaturik, isolatu egin zen bere konbultsioak zaintzeko. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 223. orr.
deskargatu eta (4); deskargatu zituzten (4); deskargatu zuten (3); deskargatzen ari (10); deskargatzen ari ziren (6); eta deskargatu (5); eta deskargatzeko (3); kargatu eta deskargatu (4)