Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berebileko kofrea ezkaratzeko ateari buruz itzuli zuten, deskarga errexteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 37. orr.
Ontzien sarrera eta deskarga ikusi nahi nuen, kargagatik uretan ondo sartuak heltzen zirenak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 173. orr.
Bokarta garaia zen, portuan egonean egoteko entretenigarriena, ordu hartarako eginak egongo baziren ere deskarga eta salmenta gehienak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.
Zaragozan eta inguruko parajeetan, euri eta kazkabarretan 122 litroko deskarga egin zuen ordu gutxian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.
Deskarga normal batean milioi bat pasa wat doaz: gehienak berotan lehertzen dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.
Hotzikara txipitan durduzatzen zen aldiro, voltaje apaleko deskargak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.
Rosie Judori ere bizia barkatu zioten, txundidura handiz, 1.500 voltioko deskarga elektrikoa bere gorputzetik batere kalterik sortu gabe pasatzen zela ikusi ondoren. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.
Burdinbideko hari elektrikoa jota deskarga hartu zuen, eta gero lurrera jausi zen. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Espainiako Jabetza Intelektualaren Legearen arabera, lukuru asmorik gabeko deskargak eta kopiak legezkoak dira. Berria - Harian 2005-12-29
Deskarga bortitz bat sortu zen metaletik eta besoan hedatu zitzaion gorputz guztia argiztatu arte. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 175. orr.
Pena pixkat eman zidan mikrofonoak deskarga hilgarri hori eman zionean, euria hasi eta segituan. Berria - Kultura 2006-04-27
Badaudela inolako seinale edo erredurarik eragiten ez duten deskarga txikiak ematen dituzten elektrodoak ere: elektromiogramak, hain zuzen ere. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Jakina da neurona orok noizean behin deskarga espontaneoak sortzen dituela, sarrera-seinalerik batere gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Nire eskuekin gerria ukitu nionean karranpa antzekoa sumatu nuen, deskarga txiki bat bezala. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 45. orr.
Zure adrenalina guztia topera, deskarga itzela izan zen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 76. orr.
13:45ean, Bilboko Texagorri kalean kamio batetik deskarga lanak egiten ziharduela, [...]. Berria - Ekonomia 2004-10-27
Hainbat txantxa eta ziri entzun behar izan zituen deskarga-lanetan ari ziren Pequod ontziko marinelen partetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 83. orr.
Deskarga saltoak hasten dira kilometrotako hodei adartzar horien sakanetan: positibo-negatiboen borroka trumiltsua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.
Deskarga-biltegiak tartean baziren ere, Manhattanen bukaerak gogora ekarri zion portuan zehar astiro aurrera doan gabarra baten brankaren irudia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.
Ur-deskargak urtegia husten du, eta honen ertzak goian eta lehor uzten ditu. Naturak, jakintsua denez, jaten dugun bakoitzean eta sexua egiten dugun bakoitzean gure neuronak txoratzen dituen plazer deskarga batekin saritzen gaitu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.
Elektrizitate deskargak jasanarazten dizkiete eta plastikozko kableekin jotzen dituzte. Berria - Mundua 2006-03-07
Langa zuzen jartzean trenbideko goi tentsioko lerroa jo zuen eta 3.000 volt.-ko elektrizitate deskarga jaso zuen. Berria - Ekonomia 2006-02-22
Hodeitzar horietan bildutako bero-deskargak auskalo zenbatekoak izango diren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.
Hormaren aurrean paraturik, Uritz jeneralak ez zuen txintik ere atera; eta isilaldi betean zain zegoelarik jaso zuen iskiluen deskarga bortitza. Txillardegi «Putzu», 1999 - 174. orr.
Infanteriaren deskargak entzuten dira: "Euri tanta sarriek latoiaren aurka egiten duten bezalako hotsa". Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 95. orr.
Emakume bat, lehen aldiz, azken deskarga egiteko ardura hartzekoa zen [alardean]; Ertzainek ez zuten deskargarik egiten utzi, berandu egin zitzaiela argudiatuta. Berria - Harian 2005-07-01
Eguerdi aldera, garrasiak entzun ditut ez oso urruti, ez dut oso ondo ulertzen baina iruditu zait "¡Viva España!", ¡”Arriba España!" diotela, eta segituan fusil deskargak eta herio-garrasi izugarriak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Fusilaketa deskargak entzuten zituen gauetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.
Hipotalamoa suntsitu deskarga elektrikoen bidez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.
8: 40tan trenbidearen burdinbideko kable bat aldatzen ari zen eta deskarga elektrikoa jaso zuen. Berria - Ekonomia 2004-10-05
Harryk ere salto egin zuen, deskarga elektriko handi bat hartu izan balu bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 290. orr.
Mutilaren erreakzioa zeharo histrionikoa izan zen, deskarga elektriko batek astindu berri zuela pentsatzeko modukoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.
Bakailaoaren deskargan genbiltzala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.
Non da orduko kaiko jendea, non orduko ontzi oholezko handi haiek, eta non dira gizon indartsu haiek, aritzen zirenak deskargan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 257. orr.
Jesar zaitez putzuari buruz arrainaren deskargan erabiltzen diren zurezko eskorga zahar horietarik batean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.
Zu lehorrekoa zara, zuk ez dakizu, hala hobe-ta, zer den emakume gazteak beltzez ikustea hiru eta lau hankagorrirekin arrain eskean deskargan, gizonik zailduena ere mareatzen duen puta anker horrek senarra kendu diolako.· Merkatuaren parean karga-deskargan geldirik zegoen hozkailu-kamioi batean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.
baten deskarga (3); deskarga bat (3); deskarga elektriko (6); deskarga elektrikoa (4); deskarga elektrikoak (8); deskargak eta (3); elektrizitate deskarga (3); eta deskarga (5); eta deskargan (3)