Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iritsi zen The White Swan-eraino eta barrura sartu zen deskantsatzera, tea hartzeko asmoz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 214. orr.
Ibiltariak, orduan, adar luzeko pago baten babesa aukeratu eta bertan deskantsatzera etzaten da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.
Ohean etzanda imajinatu nuen, deskantsatzen, oinutsik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.
Besteren leku ezezagunean, inorena ez den denbora krudelaren zati bat mailegu hartuko duzu eta zati hori nahikoa izango duzu, azkenean deskantsatzeko. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 153. orr.
Izango duk han non deskantsatu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 55. orr.
-Orduan hoa deskantsatzera. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.
Neuk egingo dut, zuk deskantsatu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 34. orr.
Eta barra aurreko hormaren kontra deskantsatzen zuten garagardo bidoi huts batzuen gainean jesarri ziren biak, Idoia eta Koldo. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.
Deskantsatu zuen nire sorbaldan bere eskua, nekatuta balego, edo non edo non eutsi beharra baleuka bezala. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 126. orr.
Azal erori zaildua ezkutatzera behartzen du koketeriak, baina leunek gorputz nekatua deskantsatzen diote. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.
-Deskantsatu ote zen zuen ama? -galdetu zion Martinek andereñoari. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 119. orr.
Louis-ek biharamunean deskantsatu nintzenez, errana bainion nahi nuela ibili. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 137. orr.
Zergatik deskantsatzen gara eta bidaiatzen dugu urteko sasoi batzuetan eta ez beste batzuetan? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 175. orr.
Argindarrik ez zenean, mundua samurragoa zen, eta deskantsatuagoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.
Deskantsatuagoa zen, lana soilik egunaren argitan egin zitekeelako. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.
Ea nola nengoen; begi-bistakoa zela pastillak on egin zidala, deskantsatu-aurpegia nuela-eta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 83. orr.