Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Madrilen Amadeo de Saboya "italianoa" errege zegoelarik, Nafarroako Orokietan gertatutako deskalabruaren gakoa ausarki azaltzeko tenorea iritsi zaigu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 67. orr.
-"Amorebietako Pakea" bataiatu duten deskalabruaren aurrekoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 106. orr.
Italiar mafiaren deskalabroaren ondoren, errusiarra omen da gaur egun indartsuena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.
Horiek dira aurtengo deskalabruaren errudunak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 113. orr.
Heriotzari egindako keinu horren atzean bere deabruak, kalamidadeak eta deskalabruak bizi izandako idazle baten arima erraria dago, pertsona baten ibilbide literario oparoa, bitxia eta hunkigarria. Berria - Kultura 2004-09-18
Izan ere, oinordekotza zela eta, erregeen eta beren ahaidekoen artean sekulako deskalabroa baitzegoen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.
Lagundu zenduak kontatzen, mesedez, esan nien, edo lagundu deskalabru hau kontatzen, mesedez, akaso deskalabru hitza erabiliko nuen, oso nirea baitut, deskalabru, eta orain jabetzen naiz ez dela egoera haren berri emateko hitzik egokiena, ez; eta, hala ere, deskalabru erabiliko nuen, seguru, lagundu deskalabru hau kontatzen, mesedez, eta, huraxe bota bide nuelako, Scwzsek eta Dodovek ez zuten nire eskaera ulertu, eta zer kontatzera erantzun zidaten, hilak ugariak izan arren, deskalabrua bakarra baitzen, jakina. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.