Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskafeinatu, deskafeina, deskafeinatzen 1 du ad kafeina kendu. irud/hed urardotu.

Eta tartean, hirugarren bidearen auto-ilaran trabaturik, agintearen eskarmentuak erabat deskafeinaturiko balizko sozialdemokrazia, dagoeneko oso bereak dituen nolabaiteko sintesia posibilista geroz eta merkeagoaz, geroz eta hutsalago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 329. orr.

Emeki-emeki, Kontseilu Nagusiko indarrarekin, 2010eko perspektibak deskafeinatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Ostiralak nolabait deskafeinatuak geratu dira iaz FIAk eginiko aldaketen ondotik.  Berria - Kirola   2004-05-08

2 (era burutua izenondo gisa)

EA eta Aralar «Ezker Abertzalearen diskurtsoaren kopia deskafeinatu» batekin ari direla deitoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

3 kafe deskafeinatuko kikara.

Carvalhok bere irribarre-erdiaz agurtu ninduen, eta deskafeinatu bat eskatu zuen, sakarinarekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 55. orr.

Makinako deskafeinatua aukeratu nuen (gogoratu nuen kafeina nerbioentzat kaltegarria dela).  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus