Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desjabetze 1 iz norbaiti ondasun baten jabetasuna kentzea. ik desjabetza.

Desjabetzeak 26 jaberi eragiten zien.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Arantzazu, Rodilen erreketaren eta Mendizabalen desjabetzeen oste eta ondorio berdotsean, 1880tik aurrera abiatu zen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.

Desjabetzeak egiteko dirutza aurrekontuen %3 dela dio Elizondok.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Sarraskia 1996ko apirilaren 17an egin zuen Poliziak, Para estatuko etxalde baten desjabetzea eskatzen zuen manifestari talde baten kontra tiro eginda.  Berria - Mundua   2006-04-19

Jukosen egungo agintariek filialaren «desjabetzea» salatu eta irabazleari ohartarazi zioten 7.000 milioi euroren truke «burukomin galanta» erosi dutela.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Indarrez egindako desjabetzeak saihesteko kontrolak jarriko ditugu.  Berria - Mundua   2006-03-15

Ordenan sartzen ziren kleriko jakintsuen desjabetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

EAEk trenbide azpiegitura berria egiteko behar diren lurrak eskuratu ahal izateko desjabetze espedienteak kudeatzen lagunduko du.  Berria - Harian   2006-04-25

Desjabetze agiria sinatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Etxe horretan bizi zena alokairuan zen, baina jabeak ez zuen haren berri eman, eta desjabetze prozesua, ondorioz, legez kanpokoa izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 85. orr.

Obrak hasita daude hainbat eremutan, eta agintariek desjabetze eta okupazio tramiteak legeari jarraitu gabe egin dituztela salatu dute.  Berria - Mundua   2006-03-18

Desjabetze kasuetan legeei buruzko informazioa ematea da Lurra Zainen eginbidea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Nazioarteko azpikontratazioaren arrakasta, partez, enpresa multinazionalek garai hartan desjabetze-arriskuaren gorakadari eman zioten erantzuna izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Espainiako Sustapen Ministerioak Desjabetze Planak dionari jarraiki, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oraingoz ez da etxe desjabetzerik aipatzen Biriatun.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desjabetze planak (3); desjabetze prozesua (8); desjabetzeko aukera (4); eta desjabetze (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus