Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaunak, zuen Jainkoak, berak egotzi eta desjabetuko ditu, zuek beraien lurraldeen jabe egin zaitezten, Jaunak, zeuen Jainkoak, hitz eman dizuen bezala. Elizen arteko biblia Jos 23,5
2005ean bakarrik, 40 milioi nekazari desjabetu zituzten. Berria - Mundua 2006-03-15
Aireportu zaharrerantz noa zuzenean, gure birraitonari desjabetutako lurretan egindako aireporturantz. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 10. orr.
Eskutik heldu eta muin egin zion eta esan zion, ez zaitut galdu nahi!, desjabetutako jabea sentitzen zen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 109. orr.
· 25 etxe desjabetuko ditu Estatuak xedea bultzatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Orotara 117 hektarea lur eta 59 etxe desjabetu behar dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Espainiako Sustapen Ministerioak, hala ere, aireportuaren inguruko lurrak desjabetzen jarraituko du. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Zein lur eremu eta zein etxe desjabetu beharko dituzten zehaztu gabe. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Egia da halaber, haur hura desjabetu zutela zuzenez bereak zituen gauza guzietaz, familiaren geriza eta maitasunetik hasiz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.
Zeren bakartasunaren helburu nagusia presoa arrunt kontrolatzea baita, arrunt iniziatibarik gabe uztea, bere nortasunaz arrunt desjabetzea, arrunt maltsotzea. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 77. orr.
Neure kontsumitzaile eskubideaz ere desjabetua izan nintzelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 20. orr.
Munduko Diru Funtsak berriz, truke-tasen ikuskaritza-egitekoaz desjabeturik, ezin izan zuen gauza handirik egin herrialde industrializatuen ordainketa-balantzetan 1980ko hamarraldian agertu ziren desoreka handietan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.
Berentzat ezer ere gorde gabe gauza guztiez desjabetzen zirenak bakarrik onartzen zituen Ordenan, bai Ebanjelio santuak dioenagatik, baita gordetako ondasunak eskandalu-bide gerta ez zitezen ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 330. orr.
Berentzat ezer ere gorde gabe gauza guztiez desjabetzen zirenak bakarrik onartzen zituen Ordenan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 330. orr.
Bere buruaz desjabetzeko grina, Jainkoagandik eta Jainkoarentzat bakarrik bizitzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.
Enpresa desjabetuen kopuruak 1975ean jo zuen gailurra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Juduentzako eta beste zenbait desjabeturentzako aldi baterako ostatua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.
desjabetu behar (6); desjabetu behar dituzten (3); desjabetu beharko (4)