Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harraskako iturria ireki eta uraren pean utzi zuen lata minutu pare batez, desizoztu zedin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.
Lege berriak ez dio edonori ematen enbrioiak desizozteko ahalmena, organismo jakin bati baizik. Berria - Gaiak 2004-07-16
Hiru eguneko epean arazoa konpontzen ez bada karramarroa desizoztu eta hemengo maioristei merkezurrean saldu beharko diegu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.
Orduan, agian, aginte-kontrolak desizoztu egingo dira. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.
-Desizoztu eta berotu on bat eman ondotik, bai itxurari bai usainari erreparatuz gero, primeran eta hatz-mamiak txupatzeko moduan dagoela dirudi. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.
Eta hara non, urtebete beranduago, enbrioi desizoztuetatik bi zelula-lerro sortu dituela aldarrikatzen duen Valentziako IVIk. Berria - Gaiak 2004-07-16
desizoztu eta (3)