Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usaingarri baliotsuen ordez, errautsez eta zikinez estali zuen bere burua; erabat desitxuratu zen, eta distiratsu apaindu ohi zuen gorputza ile-adats nahasiz estali. Elizen arteko biblia EstGr 203,13
Gero baztanga beltzak lazki du desitxuratzen: begi bat galdua, aurpegian du orain arima. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.
Naturak ez nau gizon handia egin, adinarekin desitxuratu zait aurpegia, eta gaixotasunak kendu egin dizkit nituen indar apurrak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 74. orr.
Bai ertzaina eta bai ustezko erasotzailea, desitxuratuta ageri dira. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 98. orr.
Tartagliari aurpegia desitxuratu zion ezpatatik Galois akabatu zuen balaraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 339. orr.
Aurpegia desitxuratua zuen, bala zuloak bular, sabel eta buruan, eta besoak gorantz postura arraroan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.
Urkamendiak zeuden, sarreratik ez urruti, eta bertan, zintzilik, aurpegia desitxuratua, eskuak gogortuak, soin enborrak baldar airean eta oinutsik, soldadu alemanak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.
Neskak ez zuen ikusten ez gizonaren aurpegi listuz bustia eta neurririk gabeko amorruak desitxuratua, ez errebolber beltza. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 132. orr.
Eta han zegoen Sam, belauniko, aurpegia penak desitxuraturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 232. orr.
Haren atzean, itzal sakonek desitxuratuta, Angelaren aurpegi zurbila. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 76. orr.
Aurpegia ordenagailuz desitxuratua du, nor den ez ezagutzeko moduan babestua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 90. orr.
Handituta zeukan ezkerreko bekaina eta haragi ponpatuak bekokia desitxuratzen zion zantarki. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 160. orr.
Otsotzarmendi jaunari hortzeria berria ipini zioten, saioa hasi aurretik zendu zen Borge jaunarena, hain zuzen ere, nahiz eta ahoa guztiz desitxuratzen zion. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 178. orr.
Hiru hegaztien hegada alderraiak desitxuratzen zuen aldian-aldian ilargiaren itxura onkotea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.
Estilo batzuek modu sistematiko batean desitxuratzen dituzte beren irudiak ikusgai denaren bertsio errealista batekin alderatuta. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.
Ametsek desitxuratu egiten dituzte oroipenik zehatzenak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 34. orr.
-Ez zenuen arrisku hori hartu behar -erran nion, urduritasunak desitxuraturiko ahotsaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 220. orr.
Gazteak goitik behera begiratu zion Budi, ibilaldi luzeak desitxuratutako zapatetatik eskumutur gorrietaraino. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.
Noizean behin gertatzen da desitxuratzen ditugula hitz batzuk, -hain zuzen haien forma zein esanahaia ondo ezagutzen ez ditugulako-, eta inoiz edo behin, hizkuntza erabilerak ohiko bilakatu ohi ditu forma desitxuratu horiek. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 215. orr.
Zerk eragin dezake idazkera norberak ez ulertzeraino desitxuratzea? hitzak luzatu eta luzatu egiten zituelako, Molinak ohi zuen gisan, desitxuratzeraino. «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.
Garbi-garbi gogoratu nuen nola izaten ziren gauza batzuk batere desitxuratu gabeak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.
Gogoan daukat ura eskatzen zidan haur desitxuratu bat ere. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.
Etxetik ateratzear geundela, egongelan sartu eta aita topatu nuen, aurpegi desitxuratuarekin. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.
Hiljantziz estalitako gorputz desitxuratu baina oraindik arnasa hartzen zuen batez... Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.
Haren betaurreko bluetan ikusten zuen Mikelek bere figura desitxuratua. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.
aurpegia desitxuratu (7); aurpegia desitxuratua (7); aurpegia desitxuratuta (4); desitxuratu arte (3); desitxuratu egin (14); desitxuratu egin dute (3); desitxuratu egiten (9); desitxuratu egiten da (3); desitxuratu egiten du (3); desitxuratu eta (6); desitxuratu gabe (4); desitxuratu izana (3); desitxuratu nahi (8); desitxuratu nahian (3); desitxuratu zuten (4); desitxuratua dago (3); desitxuratua zuen (3); desitxuratuta ageri (3); desitxuratuta zegoen (3); erabat desitxuratu (7); erabat desitxuratua (6); eta desitxuratu (6); eta desitxuratua (3); eta desitxuratuak (4); eta desitxuraturik (3); eztabaida desitxuratu (3); guztiz desitxuratuta (3); hitza desitxuratu (3); irudi desitxuratua (5); izaera desitxuratu (3)
bera desitxuratzen (3); desitxuratzea egotzi (5); desitxuratzea eta (4); desitxuratzen du (6); desitxuratzen duen (3); desitxuratzen eta (3); desitxuratzen zion (3); eta desitxuratzen (5)