Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desitxuraketa 1 iz desitxuratzea.

Desitxuraketaren kontzeptua bera aski susmagarria da, jakina, ezin baitaiteke esan zentzu absolutu batean desitxuraketarik gertatzen denik, zilegizkotzat ematen den forma batekin alderatuz baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Asko eta asko (gehiena, Ortega-ren susmoan), ez da espainol jatorra, Espainia jatorraren desitxuraketa baizik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 151. orr.

Antso III.aren irudiaren inguruan abertzaleek egindako manipulazio eta desitxuraketa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Adierazgarritasuna desitxuraketatik sortzen da, beraz; hortxe du, agian iturburua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Ñoñostia, ñoñostiarrak Donostia eta donostiarren desitxuraketa esanguratsua, aski zabaldua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lehenengo planoaren eta atzeko planoaren arteko proportziorik ezak, gehiegizko perspektibak, eragiten dute desitxuraketa-efektu hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Herri etimologiak kalteturiko hitzen desitxuraketa mailak ez ditu funtsezko desberdintasunak sortzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 217. orr.

· Espainiako Gobernuaren informazio desitxuraketari aurre egiteko  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus