Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desitsatsi, desitsats, desitsasten da ad itsatsirik dauden bi gauza bereizi.
Astiro hormatik desitsasten doan argazkia zara orain, bakar-bakarrik tolesdurez betetako ispiluaren aurrean. Berria - Kultura 2006-03-26
Goxo-goxo egiten zuen tira, "desitsasteko", zioen berak, urratu gabe. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.
Susmatu bezala, larru berdea desitsasten hasi zen, pegatina txar bat bailitzan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 147. orr.