Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desiros izond desiraz betea.
Eta nik aitari behatu, eta ohartu nintzen ezen are zabalagoa egin zitzaiola irria, zorioneko berriaren jakiteko desiros; amak, aldiz, fidakaitz zirudien, zorion ustezkotik zorigaitzik handiena igurikiko balu bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 358. orr.
Handik aitzina, finean, bere bidaietarik itzultzen zen bakoitzean, Mattinengatik galdetuko zuen lehenik eta Matinengatik galdetuko zuen ondotik, harekin eskriman edo ehizan ibiltzeko desiros. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 75. orr.