Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desirkunde iz desira.
2003 ko urtea hasi zauku eta nahi nituzke irakurleeri agiantza eta desirkunde hoberenak helarazi, segur ahantzi gabe HERRIA astekarian lan egiten duten guzieri. Herria 2003-01-09
Urtarrileko lehen ostirale aratsean, jaun auzapezak urte berriari buruz bere agiantza edo desirkunde hoberenak aurkeztu ditu: kontseilari laguner, herriko langile eta elkarte buru direneri. Herria 2003-01-09
Homo homini lupus: hori da lehen errealitatea, jendearen lehen desirkundea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 62. orr.
Hura ez baitzen bere desirkundeetan ihartzen eta iraungitzen zen gizona, baina lehiatuki lehiatzen zena eta bere gogoa gogor atxikitzen zuena, azkeneraino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 47. orr.