Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desiratu (843 agerraldi, 141 liburu eta 265 artikulutan; ETCn 4.377 agerraldi), desira(tu), desiratzen 1 du ad desira izan. ik desiatu.

Heriotza ere desiratu diat, hara... -gehitu zuen ahots apal-apalez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Nik behintzat, hori desiratzen dizut.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 188. orr.

Tinko esaten zuen, erlijiosoak otoitzaren grazia desiratu behar duela gauza guztien gainetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 802. orr.

-Zoaz, bada, desiratzen zaituzten gizon horiekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 116. orr.

Hura urkabean ikustea desiratu zuen, mihia dilindan, begiak hobietan ateratzeko zorian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Neska horietako bat izatea desiratu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 136. orr.

Hik ni desiratzea nahi diat nik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 56. orr.

High Street bitan ireki eta irents nendin desiratu nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 86. orr.

Hura zetorren ontzia hondoratu edo itsasora erori eta ito zedin desiratu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 109. orr.

Desiratzen nago behar bezalako dutxa bat hartu, eta maindire zuriekiko ohe batean lo egiteko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 245. orr.

Katalina desiratzen zegoen gerra bukatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Tinko esaten zuen, erlijiosoak otoitzaren grazia desiratu behar duela gauza guztien gainetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 802. orr.

Hobe desiratzen dena ikusi, ikusten ez dena desiratu baino.  Elizen arteko biblia   Koh 6,9

Barruak astindu zizkion ideia horrek Ruche jaunari, berehala hasi baitzen, une batez, lehentxeago desiratu zuenaren kontrakoa desiratzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Huraxe bai berak amestu zuen aberastasuna, betidanik desiratu izan zuen handitasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.

Irrika suharrez desiratzen nituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Zer gehiago desira dezakezu?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 203. orr.

Zer desira zezaketen besterik!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Desira ezazu Jainkoak betidanik erabakirik daukana, eta onar ezazu Jaunak bere maiztasun-asmoan zuretzat aukeratu zuen tokia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.

Aurrealdean zeukan, azkenean, hiri handi maitea, hainbesteko herriminez oroitua, hainbesteko grinaz desiratua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Jaun auzapezak desiratu du ongi etorri eta urte on deneri.  Herria   2003-01-14

Andere auzapezak deneri urte berri on desiratu dauku osagarri onarekin.  Herria   2005-01-13

2 (era burutua izenondo gisa)

Behin eta berriro aipatzen du gorputz desiratuaren absentzia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.

Ezin eskuratu duen Lisboa hiri desiratua begi aurrean duen errege bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

Objektu bilatua aurkitu eta bilatzailearekin bat egin arte ez du atsedenik helburu desiratuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 313. orr.

Biharamun desiratu haren esperantzan, Al-Husainen meskitara jo ohi zuen otoitz egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

Hala eta guztiz ere, oso urduritasun atsegina zen, debekatua, desiratua, irrikatua.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.

Futbolaren guztia da azken une luze desiratu hori: goooool!  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.

Ezin da buruan sartu, ezin da onartu, emakumeak -objektu desiratua, baina ez desiratzailea, sexugabea eta tatxagabea- beste emakume bat maitatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Desiraren eta desiratuaren arteko tartea desagerrarazteko nahia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat desiratu (5); bat desiratuz (3); beti desiratu (3); desiratu behar (6); desiratu du (8); desiratu egiten (4); desiratu eta (14); desiratu eta gutiziatu (3); desiratu izan (10); desiratu izan zuen (3); desiratu nahi (3); desiratu nuen (14); desiratu zuen (25); desiratua da (3); desiratuko duzu (3); desiratuko nuke (3); eta desiratu (9); hainbeste desiratutako (8); izatea desiratu (9); izatea desiratu zuen (3); izatea desiratuz (4); jakitea desiratu (3); jakitea desiratu zuen (3); nola desiratu (5); nola desiratu nuen (3); on desiratu (4); on desiratuz (5); ona desiratu (3); zedin desiratu (5); zedin desiratu zuen (3)

ainitz desiratzen (5); ainitz desiratzen diotegu (3); ainitz zorion desiratzen (10); aspalditik desiratzen (3); bat desiratzea (3); bat desiratzen (31); bat desiratzen diogu (8); bat desiratzen diotegu (11); bat desiratzen dugu (4); bat diotegu desiratzen (8); benetan desiratzen (3); beretzat desiratzen (3); beretzat desiratzen duen (3); berri on desiratzen (3); bezala desiratzen (4); biziki desiratzen (5); bizitzea desiratzen (3); dadin dakogu desiratzen (4); dakogu desiratzen (7); dakotegu desiratzen (3)

desiratzen ahal (5); desiratzen ari (3); desiratzen dagoela (3); desiratzen den (4); desiratzen dena (5); desiratzen diegu (10); desiratzen diogu (22); desiratzen diotegu (58); desiratzen diotegu ainitz (3); desiratzen diotegu eta (8); desiratzen diotegu kuraia (3); desiratzen diotegu xantza (3); desiratzen du (9); desiratzen dudan (4); desiratzen duela (3); desiratzen duen (10); desiratzen duen ongia (3); desiratzen duena (5); desiratzen duenean (3); desiratzen dugu (34); desiratzen dugu nekatto (3); desiratzen dugu sortu (4); desiratzen dugu urte (3); desiratzen dut (9); desiratzen duten (8); desiratzen edo (3); desiratzen egoten (3); desiratzen eta (3); desiratzen ez (9); desiratzen nago (4); desiratzen nuen (8); desiratzen nuena (4); desiratzen zegoen (10); desiratzen zuen (25); desiratzen zuena (6); desiratzen zuten (10)

diogu desiratzen (4); diotegu desiratzen (16); du desiratzen (5); dugu desiratzen (3); edo desiratzen (3); egitea desiratzen (3); ere desiratzen (8); eta desiratzen (17); eta desiratzen dugu (3); eta desiratzen zuen (3); ez zuen desiratzen (3); gehien desiratzen (5); guzieri desiratzen (3); guztiek desiratzen (3); hori desiratzen (3); irrikaz desiratzen (4); izatea desiratzen (4); izatea desiratzen zuen (3); nik desiratzen (3); nola desiratzen (3); on bat desiratzen (16); on desiratzen (19); on desiratzen diogu (3); on desiratzen diotegu (6); on desiratzen dugu (3); suerte on desiratzen (3); uros bat desiratzen (3); xantza on desiratzen (5); zerbait desiratzen (5); zorion ainitz desiratzen (5); zorion desiratzen (11); zorion desiratzen diotegu (6); zorionean eta desiratzen (4); zoriontsu bat desiratzen (8); zuen desiratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus