Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desira (1019 agerraldi, 124 liburu eta 80 artikulutan; ETCn 4.219 agerraldi; orobat desir g.er.) 1 iz zerbait nahi izatea; nahi den gauza. ik desio.

Nahaste ikaragarri bat gara: azido nukleikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.

Gurariaren eta Desiraren artean ez da batere ezberdintasunik, hauxe ezpada: desira, eskuarki, gizakiei dagokiela, beren gurariei ohartuak diren aldetik, eta, horregatik, honela defini daitekeela: desira gurari bat da, bere kontzientzia duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 257. orr.

Desira ez da egitura sozial bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Nahi duzunik ez duzu lortuko, harik eta zugan zeure desira hiltzen ez den arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Une horretatik aurrera desira bat baizik ez nuen izan, helburu bat, ardura bat bakarra: nire iraganaz gogoratu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Bera da gure zorionaren iturri, bera gure desiren helmuga.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

Nire defentsa desiraren eskubideetan oinarritzen da, Jainkoarengan, berak jartzen baitu txoririk txikiena ere desiraz dar-dar.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 118. orr.

Animaliaren desira berehalakoa delako, desiraren eta desiratuaren artean ezin duelako ezer tartekatu, ez bada desira indartsuago bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 7. orr.

Maitasuna eta Desira gehiegizkoak izan daitezke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 459. orr.

Oraindik ere, beste behin, neuk ordaintzeko desira azaldu nuen, hitz totelka.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Mendeku hartzeko desira sentitu nuen noski.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.

Selim Aluanek hori guztia miretsi zuen eta, geroenean, desira piztu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Gelditu egin zen berriro, nire desira lehertzeko zorian zegoenean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Gauzaren bat nahi duzunean, Unibertso osoa hasten da konspiratzen zure desira bete dadin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Nire desira asetzen baduzu, zure buruko ile bat bera ere ez da hondatuko, eta arrakasta emango dizut egiteko guztietan...  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 20. orr.

Ez al zuen, bada, bere desirak betetzeko eskubiderik? zuhaitzaren alimaleko erroaren gainean jarriak ginela biak, desiraren zorionak hartu ninduen osoki.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

Beraren desiren objektu hura desmitifikatu eta emakume hura benetan zer zen agerian uzteko betebeharra, alegia: Brooklyngo etxekoandre ezkondu zoriontsu bat bi umerekin eta beharbada beste baten esperoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nora ez ote garamatza desira zapuztu batek?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Desira itsuen eta ezinasezko zikoizkeriaren arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.

-Ez al duzu desira gaiztorik izaten?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.

Zeren, lehenik Desira gaizto bat pairatzen duzu eta gero Tristurak garaitzen zaitu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 475. orr.

Gero, sentikortasunik ezean erortzeko desira handia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Herrian kokatzekoak diren bi gazte haueri goresmenak eta desira hoberenak.  Herria   2004-08-12

Goresmenak burrasoeri eta desira hoberenak Raphael sortu berriari!  Herria   2001-06-07

Desira bizi batek betetzen ninduen oinetatik buruko ileetaraino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.

Gure bihotzeko desirarik sakon eta irrikatuenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 192. orr.

Baina Maiestate zerutar horren desira distiratsu biziemaileak nazkagarriro oinperatuak izan dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 273. orr.

Bere desira ezkutua adierazten dizu naturaltasun osoz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 60. orr.

Gola zen estrategia elaboratuaren, desira aseezinaren, erritualizazio ondo markatuaren amaiera, salbuespen puntua, joko guztiari zentzua eta gozamena ematen ziona.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.

Nahi jainkotiar eta desira egokiei harrera on egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.

Atsegin agertzeko desira orokor horrek dakar kortesia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 215. orr.

Legearen hitzarekin bat egin duen nia eta Lege horren aurka borrokatzen den desira ez-zilegia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 50. orr.

Bat-bateko desira batek, grina batek, Krisztinaganako sentipen suhar eta eroaldiko batek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.

Ukitze hutsaz, haragizko desiraren ziztada bizia sentitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.

Grinazko desira eta arrazoizko desira kontrajartzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.

Jainkoaganako ohiko desira hau ez da hori esandakoan eskuarki ulertzen dena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halaxe ari nintzen Demokrazia predikatzen, hitz horrekin, gizonaren ezaugarriez eta zoriaz, arau multzo bat ez baina desira multzo bat adierazten ari nintzela konturatu ere egin gabe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela )

Sekula ikusi dudan neskarik desira-kengarriena zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Don Felix izeneko apaiz gaztetxo bat zuen aitorlea, itxuraz gizon lasaia eta gozoa, baina otzantasun ebanjelikozko kapa baten azpian aginte-desira lausoak ezkutatzen zituena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Gerla desiraren ekiditea ala gerla desira hori bera molde ezberdinez eramatea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 108. orr.

Oso-osorik gauzatzen du, beraz, antzekotasun ideala, analogia-desira ororen funtsean dagoen ilusio magikoaren premia asetzeko egokia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Izadiaren berariazko imitazioak, berriz, gizonak egiten duen izadiaren imitazioak, beti eskatzen du errepikapen-desira bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Herio desira, norberarekiko bortizkeria halaber [...] inkomunikazioaren harresietan bermatzen zen,  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

6 desira izan du ad ik desiratu.

Ez ditu haize freskoa eta zuhaitz berdeak desiratzen, landaldeko nasaitasun erabatekoa desira du.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 175. orr.

Noizbait arribatu da desira ginuena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Zoaz, ene alaba, otoitz eginen dut desira duzun hori lor dezazun.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 70. orr.

Abere gainera igo ziren eta azkar-azkar ibili ziren, etxarteren batera iritsi nahirik ilundu baino lehen; baina gorde zitzaien eguzkia eta baita desira zutena iristeko esperantza ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.

Anai Maseo hain beterik geratu zen desira zuen apaltasun bertute horretaz eta Jainkoaren argiaz, ezen handik aurrera beti alai agertzen baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1008. orr.

Baina gauzak ziren bezalakoak ziren eta ez norberak desira zituen eran.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 93. orr.

-Munduratu dudan alaba desira nuke azken aldiko ikusi.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Desiraren jokoan sarturik gaude hemen azkenik, desira duguna beti absentzia baita, beti galdutako zerbait, eta, sekretuan, "Beste" nagusi hori hain zuzen "Beste" izaten jarrai dadila desiratzen dugu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.

7 ez-desira

Jakina, gertatua, biografiatua edo hila, nolazpait: Orientetikako ez-irrika edo ez-desira meditantea bezala, Mendebaldeko ongizate etsia edo ongi-bizitze irudipenezkoa bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desir diotegu (4); desir dugu (3); desir dut (3); desir taldeko (3); noir desir (7); noir desir taldeko (3); on desir (5)

ana urkizaren desira (3); baten desira (6); bere desira (12); beste desira (6); bizitzeko desira (3); da desira (6); den desira (20); desira baino (3); desira bakarra (7); desira bat (22); desira batek (5); desira baten (4); desira bera (3); desira beroenak (5); desira besterik (3); desira besterik ez (3); desira bete (5); desira bete dadin (4); desira betetzen (3); desira bizi (3); desira da (3); desira deitzen (3); desira dezakeen (6); desira edo (6); desira eta (24); desira ez (10); desira ezin (3); desira guztiak (9); desira hau (3); desira hoberenak (14); desira hori (18); desira horrek (3); desira horren (3); desira hura (4); desira izoztuak (4); desira nezakeen (4); desira zen (3); desira zuen (4); du desira (4); duen desira (8); edo desira (4); egiteko desira (9); ene desira (3); eta desira (45); eta desira hoberenak (5); eta gure desira (3); gaituen desira (3); gure desira (13); haren desira (11); ikusteko desira (5); izateko desira (4); maitasuna eta desira (5); neure desira (3); neurrigabeko desira (3); nire desira (8); saihesteko desira (3); sortzen den desira (17); urkizaren desira (3); urkizaren desira izoztuak (3); zen desira (3); zeure desira (3); zuen desira (8); zure desira (12)

baten desirak (6); bere desirak (9); beren desirak (3); beste desirarik (3); den desirak (3); desirak bete (5); desirak ere (5); desirak eta (6); desiraren artean (3); desiraren eta (11); desiraren eta desiratuaren (5); desiraren eta desiratuaren (5); desiraren logika (3); desirarik ez (4); desirek lagun (6); desirek lagun dezatela (4); desiren eta (3); desiren eta (3); desiren eta (3); desiren helmuga (3); desiren helmuga (3); desiren helmuga (3); diren desirak (3); eta desirak (9); eta desiraren (15); eta desiraz (10); eta desirazko (3); eta desirek (3); eta desiren (6); eta desiren (6); eta desiren (6); gure desirak (4); gure desiraren (3); gure desirek (6); gure desirek lagun (5); gure desiren (5); gure desiren (5); gure desiren (5); gure desiren helmuga (3); gure desiren helmuga (3); gure desiren helmuga (3); haren desirak (4); nire desirak (3); poztasunezko eta desirazko (3); sortzen den desirak (3); zure desirak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus