Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desintoxikazio 1 iz gai baten efektu toxikoak ezabatzea.

Ondoren, David Minor izeneko norbaitez hitz egiten hasi zen; bere taldeko buru izan omen zen klinikan, eta badirudi hura sendaturik zegoela jada, Rory desintoxikazioa utzi eta birgaitze-programan sartu zenerako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agintarien esanetan, horietatik 220.000 desintoxikazio zentroetan daude eta beste 60.000 drogazaleentzako bereziki prestatutako errehabilitazio zentroetan.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Desintoxikazio-zentroan ezagutu nituen, ordea, bestelakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 159. orr.

Alferrik edaria uzteko desintoxikazio toki horietan sartzea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.

3 desintoxikazio aldi

Ez dizkizut kontatuko, beraz, drogaren garaiko abenturak edo desintoxikazio aldiko mixeriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 158. orr.

Taldeak atera egin zuen zulotik eta, Bhatia eritegian desintoxikazio aldia igaro ondoren, Mother Theresak zuzentzen zuen Rehabilitation Center-en sartu zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus