Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desinteresatu izond desinteresa -bereziki norberaren onurarekiko- erakusten duena.

Baina, jakina, beti izaten da laguntzaile desinteresatu bat oinak lurrean jartzen laguntzen diguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Herriaren sentimendu desinteresatu eta idealista.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.

Jendeak adiskidetasun desinteresatua irrikatzen du gehien.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Geldo ziren zalantzarik gabe beren baitaren sakonean, espekulazio desinteresatura emanak, hitz-jolas burutsura, eztabaida dotore, sofistikatu eta doakora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 16. orr.

Ongileak nekez izaten dira ospetsuak, eta beraien onegintzak erabat desinteresatuak ez badira, behintzat, baliteke erabat ez merezi izatea ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Gizakia ez da ez inurri desinteresatua, ez ziklope tratagaitza, "animalia soziala" baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat desinteresatua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus