Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desinteres iz interesik eza.

Belaunaldi berria Aranaren arrazismoaren aurka zegoen, hizkuntza eta kulturarenganako desinteresa ulertezina zitzaion.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 118. orr.

Desinteres hain erabateko horrek ez du jaso bere ordain-saririk.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

Gusto honek ez du baietzak desinteresa adieraziko lukeen lekuan ezetz esateko bakarrik agintzen, baizik eta ahal den ezetzik gutxiena esatea, behin eta berriz ezetz esan beharreko leku guztietatik aienatzea, urruntzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 328. orr.

Nahi nuen ziur izan nafar dotorearen mateletan ikusi nuen arrosa kolorea bidean bildu zuten beroak baino gehiago ene soak eta behar bada niri buruzko desinteres eskasak eragina zutela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus