Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laser izpi hura desintegratu eta segundo zatiki baten barruan, metro bat haruntzago agerraraztea lortu zuten. Berria - Gaiak 2004-06-18
Abiadura horretan, aireko molekulekin igurtzimendu handia sortzen da eta segundu gutxitan desintegratzen dira; jendeak ikusi zuen zutabea sortzen da horrela, gas beroarekin. Berria - Gaiak 2004-01-06
Atmosferan berriro sartzean desintegratu egin behar duela ez dakien txakurtxo horrek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 90. orr.
John Lennonek berak ez luke ezer galduko, honezkero goitik behera desintegratuta egongo delako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 162. orr.
Errazagoa da atomoa desintegratzea, aurreiritzi bat desintegratzea baino. Berria - Harian 2005-02-11
Eztabaida da gehiegizko tolerantziak ez ote dituen jarriko bai Mendebaldeko baloreak bai hitzartzen ari garen Europako identitatea desintegratzeko bidean. Ikaragarrizko entitate politiko hauek gutxiengo menderatzaileen azken hitzak dira hilzoriko zibilizazioetan desintegratzen ari diren gizarte-gorputzetan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.
Desintegratzen ari diren inperio guztietan armada guztien onuradunik nabarmenenak beraietan izen-emandako atzerritarrak eta barbaroak izan dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 80. orr.
Ezaugarri berberak ikus daitezke desintegratzen ari zen mundu siriakoan Islamak izandako aurrerapenean eta desintegratzen ari zen mundu indikoan hinduismoak izandako aurrerapenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.
Denbora, hala ere, asko luza daiteke limes-aren atzeko barbaroek desintegratzen ari den zibilizazioaren eremu gutiziatuan sartzea lortu baino lehen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.
Esan ohi den moduan, gaurko Euskal Herria gizarte desintegratu bat da administratiboki, politikoki, sozialki, linguistikoki, kulturalki. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.
Errusiari Georgia «gaixo eta desintegratu bat» komeni zaio. Berria - Mundua 2004-01-09
desintegratzen ari (33); desintegratzen ari den (17); desintegratzen ari diren (5); desintegratzen ari zen (8); eta desintegratzen (6); eta desintegratzen ari (6)