Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desinhibitu, desinhibi, desinhibitzen (orobat desinibitu) 1 da ad lotutasuna galdu, herabetasuna galdu.
Geroztik, paradigma horrixe jarraitu diote nire hordialdi gehienek: alegia, desinibitzeko, lotsa galtzeko, ondo pasatzeko hasten naiz edaten, adin horretako guztiek egiten duten bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Loturarik gabeko pentsamendu aske eta jatorrizko baten lekukoa ere iruditzen zitzaion, beti bezala, desinhibitua, estilo garatukoa, bururatua. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 88. orr.