Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desinformazio 1 iz informazio falta.

Jendeak ez daki dokumentu hori egiteko eskubidea duela; beraz, desinformazio handia dago.  Berria - Harian   2005-02-04

2 desinformatzea.

Pasadizo hau desinformazioaren paradigmatzat hartzen da mundu osoko Komunikazio-fakultateetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Herritarren desinformazioa sortzen ari dira horrelako datuekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Nazioartean ospe handia duten zenbait erakundek ere -Amnesty International tartean- kosk egin zioten desinformazioaren amuari, hasieran behintzat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Irakeko gerran kazetari iparamerikarrek sortutako manipulazioa eta desinformazioa.  Berria - Kultura   2006-03-10

Pentsamolde bakarra, ideologien kontrola eta desinformazioaren espiritu itogarriak haizatzea  Berria - Kultura   2004-06-20

3 (hitz elkartuetan)

«Desinformazio kanpaina» antolatzea leporatu diete PPko buruzagiei.  Berria - Harian   2005-01-14

Azpimarratzekoa da Aznarrek fan klub aparta daukala; desinformazio lana egin zuten eta geroztik ez dira lelo horretatik atera.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Patrick Cassan "Le Journal du Pays Basque" egunkariko berriketariak azaltzen du frantses prentsak Madrilgo gertakariaz ukan duen postura: ardurenean bezala, desinformazio lan bat, Madrilgo poderearen ikuspuntua itsutuki zabalduz.  Herria   2004-09-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus