Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desinformatu, desinforma, desinformatzen 1 du ad berri manipulatuak zabaldu, xede jakin batzuk lortzeko.

Jende asko ez da ohartzen benetako egoeraz, hedabide nagusiek informazioa ezkutatu eta nahita desinformatzen dutelako.  Berria - Harian   2005-11-26

Haren ustez, zenbaitetan modu interesatuan nahasten dira terminoak, eta modu horretan herritarrak «desinformatzen» dira gai oso sentikorretan, «terrorismoa edo ETA eta haren amaiera posiblea kasu».  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Funtsezko kontuei dagokienez, benetan axola duten gauzez, beti bezain desinformatuta baikaude Informazioaren Gizarte honetan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 186. orr.

Desinformatuta gaude, ezin dugu esan ATBren industria plana gustuko dugun edo ez dugun.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

2 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Gizarte desinformatuetan bakarrik gertatzen da gezurra esan eta herritarrek gezur hori sinestea.  Berria - Gaiak   2004-11-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus