Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enpresak, greba amaitzean, garbitasun plan berezia jarri zuen abian, eta orain inguru batzuen desinfekzioa baino ez da falta. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
Talde berriaren sinesmena barruraino errotua zutenek, eta suzko desinfekzio batekin garbituak eta purifikatuak izateko batere gogorik ez zutenek, ihes egin zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 209. orr.
Hirugarren mailan eman zizkiguten desinfekzio-arauak aplikatuz. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.
Gregorio ahitua zegoen eta bazekien laster gaixotu eginen zela, hurrengo desinfekzio egunean edo asteroko dutxaldian, negu kupidabako hartan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.
Gainera, gaitzak ez hedatze aldera, desinfekzio lanetan ziharduten. Berria - Mundua 2004-05-29