Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herritarrak desilusionatuta geratu ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 240. orr.
Hasperen egin zuen, desilusionaturik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 63. orr.
Milaka eta milaka perutarren aukera bihurtu da egun; baita klase ertaineko sektoreetako perutarrena ere, desilusionatuta baitaude alderdi tradizionalekin. Berria - Mundua 2006-01-18
Bart gauean ere elkarri musuka ari ginen, baina Peterren masailek desilusionatu egin ninduten, ez baitziren itxura duten bezain leunak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 225. orr.
Desilusionatu egin zaitut, modutsuagoa izango nintzela espero zenuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.
Kontu handiz ezkutatzen nion Lisettari ez nituela Croceren liburuak ezagutzen, zeren, nolako miresmena zidan ikusita, ez nuen nahi desilusionatzerik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 168. orr.
Orduan zorigaitz pixka bat sentitu nuen eta neure burua ikusi nuen fededun desilusionatu baten itxuran. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.
Ba ote zen inolako bertuterik erlijiozko tolerantzian, non baretu baitzen Mendebaldeko mundu desilusionatua kristau-aroko hamazazpigarren mendearen bukaera aldera? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 362. orr.
Dena den, «pertsonaia desilusionatuen istorioak» kontatu arren, ez da liburu ezkorra. Berria - Kultura 2004-10-29
Euren xedea «ezkerreko nahiz eskuineko desilusionatu guztiak biltzea» da. Berria - Euskal Herria 2004-07-15