Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Negar eginen nuen, gogotik; hainbestekoa zen sentitzen nuen desilusioa. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 47. orr.
Ordubete baino gutxiagoan alaitasunak desilusioa ekarri du. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.
Errusiara egindako txangoa zoragarria izan zen, gogo-pizgarria alderdi batzuetatik, baina tristura eta desilusioa ere sortu zizkidan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.
Bata penak eta desilusioak belztua da, bestea alaitasunak eta aberastasunak argitua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.
Une batez desilusio labur bat ikusten zaio aurpegian, baina irakurtzen jarraitzen du gero. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Nik desilusio pixka bat hartzen nuen desenfokatuta zeudelako, eta aita atze-atzean baizik agertzen ez zelako, itzal ñimiño baten moduan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.
Horregatik sortzen dute maitasunezko ezkontzek oinaze eta desilusio gehiago komenentziaz egindakoek baino. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.
Joana zen irritsezko eta desilusiozko orgia. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 165. orr.
Desilusio handia izan zen, askoz begi hobea izango zela espero baikenuen, bestea baino askoz hobea, ikusmenean aldaketa funtsezkoa ekartzeko modukoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.
Lehenengo aldiz egin genuenean, desilusio handia hartu nuen; beste zerbait espero nuen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 213. orr.
Amak erantzun zion esanez berekin desilusio handia hartu genuela denok, eta behin baino gehiagotan nahigabeak ere eragin zizkigula. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.
Desilusio galanta hartzen du, jaun haren izena Ki-jo-te ahoskatzen zela jakiten duenean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 174. orr.
Une batez desilusio labur bat ikusten zaio aurpegian, baina irakurtzen jarraitzen du gero. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Honek Mendebaldeko arimen desilusio sakona adierazten zuen, eta Mendebaldeko erlijio-gerra deituen ondorena zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.
Edo desilusio optiko bat, zehatzago. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.
Sekulako desilusioa izan zela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 196. orr.
Desilusio berbak kutsu txarra zeukan baina ez zen, behintzat, etsia edo etsi gaiztoa bezain kutsu txarrekoa. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 37. orr.
Bere burezur belztua besaulkiaren bizkarrean bermatuta, ezpainak oker desilusio keinu batean, eta barre-irudi ozpindu batekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 194. orr.
Esperantzari leiho bat zabaldu, eta desilusio usaina sartu zitzaigun, paper fabrikek zabaltzen zuren kiratsa baino ere minago. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.
Desilusio mota berezi bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.
Amodio erromantikoa, eragin kristauaren mendez mendeko azken fruitua da, gorputz gabeko jantzi polixko asmatu bati segika egiten den desilusio bidea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.
desilusio bat (3); desilusio handia (6); desilusio handia hartu (3); desilusioa hartu (3); desilusioa hartuko (3); eta desilusio (4); eta desilusioa (3)