Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desikasi, desikas, desikasten du ad ikasi dena ahazten saiatu.
Geuk egiten dugunez, geuk desegin dezakegu eta, ondorioz, ikasitako guztia desikas daiteke. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 415. orr.
Eta bizitzako ehun arrazoiren eskolan, ikasitakoak desikasten joan zara. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Petroniok erabat desikasi zuen idazteko artea, imajinatua zuen bizia bizi izan zuen orduko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.
Sare neuronal artifizialei behintzat horixe gertatzen zaie, apur apurka hilez gero ikasitako guztia atzekoz aurrera pasatzen zaie, bere siliziozko bizitza desikasiz bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.