Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desibili, desibil, desibiltzen du ad ibili den bidea kontrako norabidean ibili.
Ibilia desibili eta norabide egokia berreskuratu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.
Ibilia atzera berriz desibiltzea da funtsean bertsolariaren teknika hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.
Etorri bidea pauso pisuekin desibili du. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 113. orr.
Gelditu ere ez zen gelditu, bere urrats nagiekin bat eginez bakarrik ibilitakoa haren ondoan desibiltzeari lotuko nintzelako segurtasun osoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.