Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desiatu (23 agerraldi, 9 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 374 agerraldi; orobat deseatu 14 agerraldi, 8 liburu eta 3 artikulutan: ETCn 235 agerraldi) 1 du ad desiratu.

Nola esango nion ezetz, neu ere desiatzen nengoen eta.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

Baina beti falta dena desiatzen eta dagoena muzintzen duanez gero, bizitza erdizka eta pozik gabe irristatu zaik, eta ustekabean ohaburuan heriotza agertu zaik, denaz aserik eta beterik abiatu aurretik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 219. orr.

Neskatoa aitarekin egoteko desiatzen dago, hori seguru dakigu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 122. orr.

Mikelek Amaia lehenbailehen hiltzea desiatu zuen une batez eta, desiatu zuenaz jabetu zenean, bere ahizpa bost axola zitzaiola ohartu zen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 145. orr.

Baionatik alde egiteko desiatzen ikusi ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Presoon gurari eta ametsik onenak urte berrian bete daitezela desiatuz zuzendaritzaren izenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 175. orr.

Nik beren zakil jaikiak ikusten nituen, eta desiatzen nengoen norbaitek sar ziezadan, baina barrezka eta nire gorputzarekin jolasean jarraitzen zuten eurek.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 120. orr.

Iruditu zitzaion garai bateko kontuak itzuli zirela ostera ere, nerabetasun garaiak, aspalditik desiaturiko senargai batek, azkenik, etxera deitzen zuenean bezalaxe.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Honelako beste munstro eta izugarri batzuk ere sortzen zituen, alferrik, naturak ez baitzien hazten utzi, eta ezin izan zuten adin-lore desiaturik erdietsi, ez janik aurkitu, ez Venusen egintzan elkartu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desiatzen nago (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus