Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain deshidratatuta iritsi nintzen, non botila bat fanta hustu bainuen... baina litrokoa! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 31. orr.
Kostata lortu nuen, pare bat alditan, Marga nirekin eramatea; bigarrenean, edonola ere, kasik deshidratatu egin zitzaidan Irumugarrietarako bidean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 12. orr.
Kutsatutako urak beherako gogorrak eta okadak eragiten dizkie edaten dutenei, eta, ondorioz, haietako asko deshidratatu egiten dira. Berria - Gaiak 2004-05-27
Oso deshidratatua eta ahul dago, eta hitz egitea kosta egiten zaio. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Beroarekin erdi deshidrataturik zeuden, eta ez zeukaten hizketarako kemenik. Berria - Kultura 2004-08-15
Gero 250ºC-ra berotzen genuen bisulfato horregaz azido tartarikozko nahaste bat, hala azido tartarikoa azido pirubiko bihurtuz deshidratatzen da eta destilatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
Konfuzio bera ere harrituko zukeen, baina filosofia politiko deshidratatu hori ere inspirazio eraginkorragoa zen bizimodu profesional kolektibo batentzat Dioklezianoren aroan mundu helenikoan zegoen literatur kultura arkaiko hutsa baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.
Danimarkatik belar deshidratatu pixka bat ekarri zuen Administrazioak, eta hori erosteko laguntzak eman zituen, baina oso kopuru txikia izan zen galerekin alderatuz Berria - Harian 2005-07-23