Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alaba desheredatuko zukeen harekin ezkonduez gero, esan zuen Ramsay jaunak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 69. orr.
Eta zure familian izan duen historia, Euskal Herriko edozein familiatako bera da gutxi gorabehera: aitona bat azken karlistadan preso hartua, gero Kubara soldadu eramana Espainia defendatzera, handik pattarzaletutxoa itzuli eta birraitonak desheredatua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Baina gero, historia horretatik guztitik zeure burua desheredatu, eta bide berrien bila ortozik irten gura duzu mundura zure jendearekin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.
Ezinbestean homosexual, zismatiko, desheredatu, agot, judu-masoniko, ijito buhame eta "munduko madarikatu guztiekin" batera anateman erortzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.
Eta mulatoak, beltzak eta munduko gainerako desheredatuak ongi zeuden misioetako lurretan, ez bere etxean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.