Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desgrazia (orobat deskrazia g.er.) 1 iz zoritxarra, zorigaitza, ezbeharra.

A ze desgrazia mutu jaio balitz...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 140. orr.

Badakit gizon bat bezala arituko zarela desgraziaren aurrean, esan zuen medikuak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 42. orr.

Desgraziak ekartzen ditu horrek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 198. orr.

Ez zuen nire pentsatzeko moduak ekarri nire desgrazia, besteen pentsatzeko moduak baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Itxura denez, desgraziaren bat gertatu zitzaioan aspaldiko garaietan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 91. orr.

Desgrazia handia baita espainola izan beharra.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 251. orr.

Nahiko desgrazia badauka holakoa izanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.

Ez da terapia txarra norbere desgrazien bizkar barre egiten jakitea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 89. orr.

Hau duk hau desgrazia nirea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalean zurekin gurutzatzen direnen begiradetan desgrazi aztarnak nahi dituzu antzeman.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desgrazia eta (3); desgrazia eta mixeria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus