Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desgogo 1 iz gogorik eza.

Hizkuntza eta tonu desberdinetan, hiru ahotsak heriotzaz mintzo ziren, eta tentsio-uneen atzetik etorri ohi den desgogoa jabetu zen nire aldarteaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Baina uste baino luzeago zihoan setioa, eta gero eta handiagoa zen gazteen desgogoa, otorduetan txantxak egiteko garaian ere.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 133. orr.

Desgogo ikaragarri batek barrena astintzen ziolarik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 152. orr.

Urteek, desgogoak eta bakardadeak poliki sustatu zuten aldez gogoko zitzaion baina inoiz ere kanpora nabarmenduko ez zuen criollismo hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

Nire desgogoan gehiegizko ahalegina egiten dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 75. orr.

Kapitaina, bitartean, egunero bezala, animaliak zenbatzeari lotuta zegoen, desgogoz eta amorru sentsazio batez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 9. orr.

Horrelaxe ihes egiten dio nork bere buruari, baina gehienean ezin du alde egin; bere buruari desgogoz inkaturik gelditzen da eta gorroto du, ez baitu ulertzen, eri dela, gaitzaren zergatirik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

2 desgogora desgogara.

Eta ideologia ekologistek alde hau desgogora, gordeka bezala eta beste erremediorik ez dagoelako bakarrik bakarrik aitortzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Jakaren barruko patrikara sartu zuen eskua, desgogora, igande arratsaldean eskupekoa eman eta berehala gastatu ondoren eskupeko berri baten bila etorri den seme-kozkorrari bigarren ordain bat eman behar dionaren gogo gabeziarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus