Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahi izatera, bazuen gisa hartan erreakzionatzea, baina desgogara egingo zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 215. orr.
Aspertu itxurako prostituta bi zeuden alboko jatetxe apalean, inguruan zebilzkien gizonei desgogara erantzuten, haien bromatxoak aguantatuz nola edo hala. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.
Formalitate ezeroso eta zuhurgabekeriazkoek kreditua desgogara jartzen dute, iruzurrak baztertu gabe; estutu egiten dute, babesa eman beharrean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 89. orr.
Eltze betea seinalatu zuen desgogara, bere aitzinean bor-bor. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.
Zuzendaritzaren erantzukizuna hartu nuen nire gain, desgogara edo nahiezik, baina indar handiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.
Doktorea altxatu egin zen eta, desgogara, hilobi artean herrestan abiaturik, hormarantz egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.
Gero eta desgogarago ari ginen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.
Bazen han desgogara sentiarazten ninduen zerbait: nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.
Keinu desgogara bat egin zidan bere libretan idazten segitzen zuen bitartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
baina desgogara (3); eta desgogara (4)