Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desgisatu, desgisa, desgisatzen 1 da/du ad desitxuratu.
“Xabier” izenak “Etxeberri” erran nahi züan, bena hau desgisatzez joan zen. Herria 2005-12-01
Arren, modari sobera jarraiki nahiz trajeriaren desgisatzea eta llabürtzea beno hobe da beste antzerki mota berri baten hontzea, Berzaitzek eta Patrick Queheillek egiten düen bezala. Herria 2002-11-07
2 mozorroz estali.
Irringarri ematen dute, bisaia desitxuratzen die, maskaraz desgisatuak iduri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.
Gure semeak maite dituen filme guztiz pedagogikoetako heroi transgalaktiko zangomotza iduri zuen, sugar desgisatu eta lekuz kanpokoa "Lisboako" histuran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.