Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desgiro 1 iz giro desegokia.
Bi urte horietan desgiroaren eraginez kalteak nozitzen dituzten harriak zimenduetan erabiliko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.
2 (ik giro1 2 )
Ikastolako giroa desgiro bihurtzeko bidean, batzar bat izan genuen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 67. orr.
Beude bi pieza horiek buru-buruan, hitzalditxook egin ditudan bitartean izan dugun desgiroaren erakusgarri. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 14. orr.
Desgiroaren unerik bortitzena, 1997ko uztailean izan zen, Miguel Ángel Blanco zinegotziaren heriotzarekin. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.