Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desgaste (ETCn 230 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian higadura agertzen da) iz higatzea, ahultzea.
Madrilera astero joan behar izateak eragiten dien «desgaste fisiko eta psikikoa». Berria - Euskal Herria 2006-04-27
Hala ere, eta iraganeko akatsak errepikatuz, ez du gatazka konpontzeko plan bat proposatzen eta bere borondatea ezker abertzaleari desgastea eragitea eta bere oinarri soziala bereganatzea da, lehentasunezko helburu gisa interes partidistak jarriz. Berria - Euskal Herria 2004-07-01
Badirudi desgaste handiagoa eragiten diola exekutiboari Kataluniako gaiak. Berria - Harian 2006-03-26
Eta hori da klase politikoari gertatzen ari zaion desgastea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.