Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure ohaide-nesketara al goaz ba, ema-jabeek ohi duten bezala, etorri eta deituta, desgaraia izanda ere, etxean sartzeko? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.
Treneko azken bagoian ibiliko balitz bezala, beranduegi ohartzen zen kontu guztiez eta desgaraiz erantzuten zien kortesiazko galdera apalei. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 176. orr.
Berandu eta gaizki iristen baitira, edo desgaraian. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 274. orr.
Oso momentu txarrean datorkidala, hau guztia desgaraian zetorkidak eta kontrapausoan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 275. orr.
Otso horren triskantza nahiago zuten, aukeran, desorduan eta desgaraian eguzkia ikustea baino, belar-bazka izorratzen zielako goitik behera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.
Desegunetan beti da desordu / (--...) / destenorean, guztia desarau / (--...) / desgaraian, dena desegoki. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 78. orr.