Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
New Yorkeko parade edo desfile guztietan manifestari adina polizia izaten da beti. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.
Hondarribiko bestetan, egun mugimendutsua zuten alardeen desfileen hura. Herria 2005-09-15
Goizeko hamaikak aldera abiatuko da karrozen desfilea. Berria - Euskal Herria 2004-10-03
Orangisten desfileetan, komunitate katolikoaren auzoetatik igarotzean pizten dira normalean istiluak. Berria - Mundua 2004-07-14
Gainerako hiru argazkietan kirolarien desfileetako irudiak ageri dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.
Pilar de Miotaren, Azeguiñe eta Tytti Thusberg disenatzaileen desfileek emango diote hasiera Modorrrari. Berria - Kultura 2004-09-22
Jauregitik zezen-plazarako desfilea are ikusgarriagoa izan zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.
Desfilearen lehen lerroan hilkutxa zekarren laukotea. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Takolo, Pirrritx eta Porrotx izan ziren, desfilearen buruan, arreta handiena sortu zutenak. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Gainera, ezin izan dute leku gogaikarriagorik aukeratu udaberri-udako desfilerako. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 73. orr.
Maleta eskuan, axolagabe ibiltzen saiatzen nintzen, desfile batean bezain zurrun ibiliko nintzen baina. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 157. orr.
Desfileak bost ordu inguru iraungo ditu orotara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.
60 karrozatik gora izan ziren desfilean. Berria - Gaiak 2004-08-29
Bayburt-eko etorbide nagusitik desfilean pasatu berri diren militar dotoreak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 38. orr.
Yale eta Columbia unibertsitate ospetsuek eta Vietnamgo beteranoek ere parte hartzen dute desfilean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.
Langileek protestaldia egin zuten udal korporazioa desfilean zihoala profitatuz. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Desfilea azaroaren 18an egin zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.
Astean behin edo egiten genuen desfilea, margaritak lehenengo, pelaioak gero eta, atzetik, errekete auxiliarrak eta, batzuetan bakarrik, falangea. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 100. orr.
Inauterietako desfilea ikusi nahi zutelako.Urtean behin, komunitate zentzua indartzeko helburuz, desfileak antolatzen dituzte hirian indartsu diren gizataldeek. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.
Desfilea bukatu ondoren zaila da etxera ezer ez eramatea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.
Desfilea amaitu ostean. Berria - Gaiak 2004-08-29
Dena den, desfilea irteten den lekua edozein izanda ere, Areatzan bukatuko dela ziurtatu zuen Uriguenek. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Begien aurrean agertu zitzaizkion Dnieper ibaiaren gaineko zubi bateko irudiak, Vienako desfile militar batekoak, Budako gazteluko harrera batekoak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.
Egunero egiten zela bertan guardiaren desfile militar bat, San Telmoko kuarteletik [...] harresiko lurrezko ateraino. Askoren artean «Rataplan» - 16. orr.
100 lagunek baino gehiagok osatutako desfile koloretsua izango da. Berria - Kultura 2006-05-05
Haren ondoren, tankeak atera zituzten kalera, kamioi metrailetadunak, bazookak, eta desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.
Azaroaren 26an, Xuriatea ostatuan, 2005eko Korrikako moda desfilea izan da. Herria 2004-12-02
Azkenean esango didazu haur-desfile batean parte hartu duzula. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.
Aparkalekutik behera joanda, baina, kamioi desfile handia zegoen.Hartuko dute ministro baten hitz bat, jeneral baten erabaki bat, batzorde baten eztabaida bat, eta luzerako erantzukizuna eta ikuspegia erakusten duten elkarrizketa historikoak egingo dituzte fantasma desfile honetatik. Berria - Harian 2005-01-27
Horrelako arratsaldeetan autobusak lerroka kokatzen ziren zirku-desfile bateko elefanteak bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 281. orr.
Bordeleko herriak loreak jaurtitzen ditu Euskal Brigada pasatzean, hiri honetako liberazio desfilean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.
Del Valleren oihu asaldatuak eten zuen irudi izugarri haien desfilea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.
Hudson ibaiari buruzko aipamenak ere sarri egiten ditu Dos Passosek: beti langar eta ketan; denetariko itsasontzien desfile amaigabeen agerlekua; [...]. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.
Eta horregatik baliatzen eta erabiltzen dut, beharbada, neure euskara hau, Axularren eredurat, bere mila forma eta korapilotan, hemen jira eta han bira, letren eta hitzen desfile koloretsuan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Adigai- eta esperimentu-desfile txukun batez ordezkatzea ahalegin-anabasa bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.
desfile bat (10); desfile batean (7); desfile batean parte (3); desfile bateko (3); desfile eta (3); desfile militar (4); desfile militarra (5); desfile militarra egin (3); desfilea egin (5); desfilea egiteko (3); desfilea eta (3); desfilean parte (4); eta desfile (3); inauterietako desfilea (5); karroen desfilea (3); moda desfile (5); moda desfile bat (4); moda desfilea (6); moda desfileak (4); olentzeroren desfilea (3); soldaduen desfile (3)