Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldaduek diziplinatuago desfilatzen dute musikaren konpasean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
201. Eskuadroia, Ozeano Barean ohorez jantzia dena, hiriburuko kaleetan barrena desfilatu zuen, kaleok loriazko dardaretan zirelarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.
Gay eta lesbianen altxamendu egun hartaz geroztik 30 urte bete dira aurten eta desfilatzen duten polizia homosexualek jasotzen dute txisturen bat, txaloak nagusi diren arren. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.
Eta meza bukatu zenean, denak jarri ziren ilaran umeen atzetik, eta segizio isila herrian zehar desfilatu zen, plazaraino. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 325. orr.
Barne patioa zalapartatzen zuten haur logaletuak nire begi paretik desfilatu ziren, banan-banan, beren guraso birika-handiekin batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.
Pasodoblearen martxan desfilatu genian gorpuaren aurretik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.
Burua tente desfilatu genuen, ondo ari ginelako eta bagenekielako nor eta zer ordezkatzen genuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Dantzariek, musikariek eta sasi-epaiketan parte hartu behar zuten akusatu, epaile, abokatu eta guardia txantxoek kalerik kale desfilatzeari ekin zioten plazarako bidean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 442. orr.
Nazien aldeko Dibisio Urdineko kide ohi batek desfilatu izana gaitzetsi zuten hainbat ordezkari politikok. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Berrehun eta berrogeita hamar mila pertsonak desfilatzea espero da eta beste hainbat ikusle izatea errepidearen alde bietan banaturik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.
Jaizkibel konpainiak goizez eta arratsaldez desfilatzea lortu du aurten. Berria - Harian 2005-09-09
Txinan, Iraultza Kulturalaren garaian zeuden, eta guardia gorriak zebiltzan kaleetan desfilatzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.
Jainkosa grekoen biluztasunak eta gazteluko dama erromantikoen brokatuzko soinekoak bere aurrean desfilatzen ikusiko balitu ere, ez zen hain zoriontsua izango. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.
Mugitu gabe desfilatzen hasia zen, martxan ari balitz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 91. orr.
Arratsean, Dudleyk harro desfilatu zuen egongelan uniforme berriarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.
Anitzek, txantxetan, "asfaltoko soldaduak" erraten diete, zeren, uniforme beltza janzteaz eta desfile ikusgarriak antolatzeaz aparte, sekula ez baitute beren ustezko balio militarrik erakutsi. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 98. orr.
arratsaldean ere desfilatu (3); aurrean desfilatzen (3); desfilatzeko baimena (3); desfilatzeko eskubidea (3); eta desfase (3)