Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lagunen ezpain mugimendua eta beren esaldien soinua desfasatuta antzemanen dituzu. Desfasatuta hago. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.
Zuek hor zehar desfasatuta ibili zareten artean, ni txosnan lanean jo eta su. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 16. orr.
Esnatu beharra daukazu zure sentiberatasun desfasatu horretatik. Iruditu zitzaion lerrook emakumea idealizatu egiten zutela, ikuskera erromantiko txepel eta aski desfasatu batetik eginak zirelako. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.
Adituen arabera, produktu gama desfasatua, koordinazio eskaseko eta bikoizketez betetako ekoizpena eta Asiako zein Europako beste autogileen lehia gero eta gogorragoa dira Opelen egoera kaskarraren eragile nagusiak. Berria - Ekonomia 2004-10-15
Kalera estresatzera datozen urbano desfasatuak bihurtu dira gure baserritar gazteak, eta kaleumeak, aldiz, hilean behin desestresatzera mendira, naturara edo eskalatzera doazen pastillero bukolikoak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.