Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desestimatu, desestima, desestimatzen du ad aintzat ez hartu.
Berehala desestimatu zuen pentsamendu hori, guztiz partziala eta partidista zelako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.
Berehala desestimatu zuen ideia hori, harria erretzea beti izan delako prozesu nekagarria; eta errentagarritasun gutxikoa, edozelan ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 205. orr.