Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desestali, desestal, desestaltzen 1 du ad estalkia kendu.

Handik pixka batera, aurpegia desestali eta altxatu egin zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 257. orr.

Esku hotzak luzaturik, hildakoari burua desestali, eta ezpainak zabaldu zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.

Inaugurazioan Amunarriz misiolariaren izena idatzita duen plaka bat eta Oteizaren Ertz hutsa eskultura desestaliko dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-24

-Sir John Gray-ren estatua desestali zenean izan zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.

Gurasoen garrasiak sordinarekin ito nahian bezala, belarriak esku ahurrekin estali eta desestali ditu Elenak, olatu hotsak gogora ekarriz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.

Mugitzen ari den objektu bat haren atzean dagoen gainazalaren ehundura estaliz eta desestaliz doa mugitu ahala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

2 agertu.

Niregandik aparte bizi eta nirekin ikustekorik batere izan ez zuen bertze Ttipi bat desestaltzen ari zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Geroago, besteak beste, John L. Austin eta H. Paul Grice-k [...] hizketa-ekintzak aztertu zituzten, eta semantikaren eta pragmatikaren arteko lotura desestali zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Gizaki modernoaren moralari bere sustrai nagusiak desestali zizkion (arrazoimena, askatasuna, osasuna, sexua).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Nola ahantzi, bada, osabaren lezioneak, noiz eta zientziaren sekeretuak desestaltzen eta erakusten hasi baitzitzaidan, niri bakarrik, eskola partikular haietan!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Jendea adi-adi zegoen, pipitarik jan gabe, ez zen ezer entzuten ahal plato desestalian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus